Darfur: a letter from Europe’s leading writers (Hamar idazle Europako Batasunari kontu eske)

Eremulauak web orritik (ilegalki) hartua
Europako Batasunaren sorreraren 50. urteurrenaren ospakizunekin bat eginez hamar idazlek azpiko idatzia kaleratu dute, The Independent egunkarian. Idazleek Sudanen gertatzen ari diren hilketen aurrean erantzuteko eskatu diete elkartea osatzen duten 27 herrialdeetako buruzagiei.
Europako Batasuna (EB) osatzen duten 27 herrialdeetako buruzagiei: nola ausartu gara europarrok asteburu honetan ezer ospatzera, hegoaldean, kilometro gutxira, babesgabeenak, behartsuenak eta ahulenak Sudanen erailtzen dituzten bitartean?
Europako Batasunak -ankerkeriatik jaioa, batasunaren bidez beste ankerkeriei aurre egiteko- ez al du esateko ezer? Ez al dauka sustatu beharreko printzipiorik? Darfurreko sarraskiei aurrea hartzeko ez al du inolako ekintzarik burutu behar? Srbrenicako koldarkeria berriz errepikatuko al da? Zer ari gara ospatzen?
Gure batasun politikoaren ahultasuna?
Gure klase politikoaren itxurakeria hutsalak?
Gure burokrazien indar eza eta baliogabetasuna?
Auschwitz onartu zuen Europak, Bosnian porrot egin zuen berak, ezin ditu Darfurreko hilketak eraman. Europa klase politikoen sarea baino gehiago da, munduko lehen elkarte ekonomikoa baino gehiago eta eskreszentzia burokratikoa baino gehiago. Gizakiaren balio eta duintasunean oinarritzen den oinordetza kulturala da, zeina denok partekatzen dugun. Kultura komun horren izenean eta partekatzen ditugun baloreen izenean, 27 buruzagiei dei egiten diegu Sudango erregimenari zigor zorrotzenak ezar diezazkioten.
Goazen gure kostaldeak, gure osasun zerbitzuak eta gure luxuzko gaiak debekatzera. Izoztu ditzagun gure banketxeetan dizuten ezarpenak eta sar ditzagun tartean parte hartu duten beste herrialdeak.
Ez dugu utzi behar, beste behin ere, gure europar zibilizazioa traditua izan dadin, Afrikako beste zibilizazio bat suntsitzen den bitartean begiratu eta itxaroteagatik.
Ekintza hau izan dadila geure buruarentzako oparia eta froga. Eta egina dagoenean, ospa dezagun elkarrekin harrotasunez.
Umberto Eco
Dario Fo
Günter Grass
Jürgen Habermas
Václav Havel
Seamus Heaney
Bernard Henri-Levy
Harold Pinter
Franca Rame
Tom Stoppard
Martxoa 29th, 2007 at 8:32 pm
ilegalki, ilegalki… zuek hala izan dela badiozue pasako naiz Taperware kolektiboaren egoitzatik nire komisiotxoa jasotzera…
ez, orain serio, pilo bat poztu nau testua kopiatu izanak, bi arrazoiengatik (bere azpiarrazoi eta guzti):
1) Itzulpena oso txarra izanda (ai dont espik inglix beri uel) nahiago izan duzuelako euskarazkoa erabili lengua del imperioan idatzita zeuden beste bertsioak baino. Eta hori izan da, zalantza barik, bi arrazoiengatik:
a) Ez zaizuelako hain itzulpen txarra iruditu eta
b) Zuek itzulpena egiten hasteko alferkeriak jota zeundetelako
2) eremulauak.com atariko edukiek duten CC lizentzia erabili duzuelako, askatasun osoz, gure edukiak kopiatzeko. Uste dut lehendabizikoak izan zaretela. Eta lehenago inork ez du gure edukirik kopiatu, bi arrazoirengatik:
a) Oso txarrak iruditu zaizkiolako eta
b) Kopiatu & Itsatsi egiteko alferregiak izan direlako
PS: Eta erantzun honek Mark Haddonen “Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia” (Igela, 2006) liburu zinez gomendagarriaren itxura hartu badu, barkatu otoi, eta irakurri liburua, merezi du eta.