KIRMEN URIBErekin ELKARRIZKETA

Kirmen Uribe, zalantzarik gabe, euskarazko poetarik irakurri eta estimatuena da egun. Larunbatean, harekin izandako elkarrizketa argitaratuko da Mugalarin. Hona hemen aurrerapen txiki bat.
Idazten ari zaren nobela horrek itxiko al du Bitartean heldu eskutik-en zikloa?
Ez, zikloa ixten du ingelesezko itzulpenak. Eta berria hasi da dagoeneko Portukoplak lanarekin. Nire bizitzako garai baten itxiera da, gaztaroko urteena. Barruan sentitzen dut heldutasuneko urteak iritsi direla eta heldutasuneko lehenengo lana izango da ateratzen dudan hurrengo liburua. Garai horri ekiteko oso indartsu nagoela uste dut eta beharbada izango da neure benetako neurria emango dudan garaia. Poema liburuak asko markatu, asko eman dit, baina orain datorren liburuan gehiago emango dudala iruditzen zait. Jauzi bat eman nahi dut, idazketa aldetik, neure buruari esan “idatziko dut ahalik eta libururik onena”, Oraingo honetan ez diot neure buruari eutsi nahi, gehiago bustiko naiz.
Martxoa 29th, 2007 at 4:12 pm
taperwarean ze jaki goxoak… pintxo formatuan, hori bai, gosez uzten gaituzue. Marketing amua barruraino sartua…
fenomenook, segi fenomenotzen.