Iruzkin

Iruzkin: iz. 1. Testu bati buruz egiten diren azalpen eta oharren multzoa; zerbaiti buruz nork bere iritzia edo ikuspuntua azaltzeko esaten edo idazten duena. 2. Norbaiten esan edo egiteei buruzko berriketa, gehienetan gogo gaiztokoa. 3. HIZKL. Esakune batean, predikazioaren edukia edo informazio berria biltzen duten elementuek osatutako atala (mintzagaiari kontrajarria).
Apirila 23rd, 2007 at 10:58 pm
Irentsi dut amua. Iruzkindurik esnatu naiz (oraintxe bertan), zelai berde wifidun batean, zabaldu taperra, lizunak kendu eta esan dut: Iruzkin, iruzkin, iruzkin.
Teletrasportaturik iritsi naiz zuenera, eta golkoak esan dit: Iruzkin! Bakarrik zaude hemen.
Portzierto, goiko testua gordinegia da, pasa egin zarete. Uste nuen gustu hobea zenutela, baina enfin, zuek berdea guk arrosa, ez ditugu muturrak hautsikokoloreengatik. Behean jartzen duena berriz, ez dut ezer ulertu. Iruzkin, iruzkin, iruzkin.
Apirila 25th, 2007 at 10:04 am
Baina, baina…! Ez dizue beldurrik ematen lehendabiziko hiru paragrafo horiek publikatzeak?! Nola ausartzen zarete Lehendakariaren bizimodu sexuala modu horretan ezbaian jartzen?
(Hori bai, nik ez nekien pelutxezko hartzekin horrelako gauzak egin zitezkeenik…)
Azken paragrafoaz berriz, zer esan, bigarren esanahiak dioenak grazia egin dit: “gehienetan gogo gaiztokoa” horrek.
Eta hori…