TAIA, ELKARRIZKETA

Bihar Ekainak 2, larunbata, Abdela Taia marokoarrari egindako elkarrizketa.
Beti geratzen da baina, informazioa elkarrizketatik kanpo, informazio interesgarria sarri asko. Hona hemen kanpoan geratu direnetarik batzuk:
”- Zaila egin al zaizu idazketa prozesua? Oroitzapenak, txarrak batez ere, berritzea?
Idazten dudanean, bada nire gainetik dagoen indar bat, jarraitu behar dudan obsesio moduko bat. Esango nuke ez dagoela oroitzapen on edo txarrik. Baina ere berean, oroitzapenekiko distantzia hartzea derrigorrezkoa zait idazteko, hitzak manipulatzeko. Zaila ez da, beraz, oroitzapenak berritzea, idaztea baizik, hitz egokira iristen asmatzea. Bide gogorra da, baina atsegingarria.
(…)
- Handia al da bi kulturen arteko aldea?
Diferentzia egituraketa sozialean datza: arabiarren artean taldea da garrantzitsuena, komunitatea, guk ouma deitzen duguna. Hori lehenesten dugu eta horren arabera funtzionatzen da, nazio musulmanak inporta du. Mendebaldeko gizarteek, ordea, gizabanakoa jartzen dute beste ezeren aurretik, gehiegi batzuetan. Indibidualismoa, bakoitza bere txokoan egotea eta ez elkartasuna. Ez da hori bakarrik, noski, baina diferentziarik handiena hortxe ikusten dut, gizartearen egituran.
(…)
- Horregatik agertzen dira liburuan idazle arabiar eta europarren erreferentziak?
Idazten ditudan lanetan niretzat ezinbesteko izan diren liburuen presentzia egon ohi da. Salbazioko Armadan hiru lan konkretu aipatzen dira: Mohamed Chukri-ren Le pain nu, Nikos Kazantzaki-ren Le Christ recrucifié, eta Benjamin Constant-en, Adolphe. Esaten dudanaren paraleloan, beraz, niretzat inportanteak izan diren liburuak daude. Nire aitak Marokoko liburutegirik handienean lan egiten zuen eta agian horrexegatik maite dut ni neu liburu bilakatzearen ideia, nire istorioa liburu bilakatzearen ideia. Eta bai, liburuak irakasbide dira, beti ikasten dugu liburuei esker. Munduaren gaineko begirada bat izaten erakusten dizute.”
Ekaina 4th, 2007 at 9:04 am
http://convalor.blogia.com/2007/060301-siguiendo-con-la-celebracion-y-el-ejercito-de-salvacion-en-portada.php
Ekaina 7th, 2007 at 7:13 pm
Argazki ona bai?
Uztaila 6th, 2007 at 8:35 pm
bonica foto…