2007 Urria hilabeteko artxiboa

¿Quién es este tio?

Urria 24, 2007 | Egilea: taperwarekolektiboa

foto de galagarro en 23/10/07

Zein da mozolo hau?

Qui és aquest mussol?

SASTRE, GOITIK BEHERA

Urria 15, 2007 | Egilea: taperwarekolektiboa

Mugalari, 07/10/13 

Nolatan saiakera bat hainbeste urteren buruan? 

Berez etorri den gauza bat izan da. Inguratzen nauten gertakizun eta gauzekiko kezken inguruan nota asko hartzen ditut. Kasu honetan, dezenteko oharrak pilatu nituen gai handi baten inguruan, liburuaren gaiaren inguruan: gauzak nola erabiltzen ditugun eta gauzak horrela erabiltzera nola iritsi garen. Alde horretatik, nahiko bateratsu joan dira proiektu hau eta literaturako gauzak. Uneren batean gaiarekin zerbait literarioagoa egitea pentsatu nuen, baina azkenean saiakera forma hartu du. Liburua gauzen historia moduko bat denez, saiatu naiz gauzekiko neure historia edo gauzen historia neurekiko zein den ulertzen. Oso lotuta dago, beraz, bizitza berarekin eta kezka jakin batzuekin.  

Inguratzen gaituzten gauza arruntetatik abiatzen zara, gaur egungo gizarteaz hausnartzeko. Hautu kontzientea izan da? 

Idazketak edo pentsaketak eraman naute bide horretatik. Ez liburuaren gaia, ez eta liburuaren eskema ere, ez dira aldez aurretik pentsatutakoak. Azken batean aise errepara daiteke azken urteetan asko ugaritu direla gauzak, gure inguruan erabiltzen ditugunak, eta dezente baldintzatzen gaituztela eguneroko bizimoduan. Hori nabarmenagoa da, segur aski, azkenaldiko gauza eta makinekin: gero eta eragin handiagoa dute gure izaeran. Beraz, ez da kasualitatea momentu honetan horretaz aritzea, gauzen historiaz eta, oso lotuta baitoaz, jendearen historiaz. 

Emaitza ez da saio lan akademikoa. Justu kontrakoa, oso liburu hurbila egiten da. 

Abiapuntua bera ez baita izan akademikoa. Oso pertsonala izan da. Baneukan liburu akademikoagoa egitea, baina saiatu naiz oreka mantentzen, bizitako gauzen eta irakurritako liburuen edo eskuratutako informazioaren artean. Neure moduko zerbait egin nahi izan dut, esan nahi baita, sinplea, ahozko jardunetik hurbil dena, pretentsioduna, baina astun izatera iritsi gabe. Gauzen historiari buruzko informazio asko bil nezakeen, baina hori beste batzuek ere egin dute. Liburu hau gehiago da gauzek nola eragiten duten, gero eta nabarmenago, geure bizimoduan.  

Azken batean, gaur egungo garapen moduaren kritika egiten duzu. 

Ikusten baduzu gauzek, teknikak edo makina batzuek gehiegizko eragina dutela geure bizitzan, iristen zara galdetzera hori noiztik den horrela, nondik datorren eragin hori. Eta, nahitaez, topo egiten duzu industrializazioarekin eta progresoaren ideiarekin. Gure garaiko ideia nagusia hori dela uste dut, jendeak oraindik progresoan sinisten duela, ezker-eskuin. Munduan oro har eta gurean ere bai. Nire asmoa izan da progresoaren ideia hori kritikatzea edo behintzat zalantzan jartzea ziurtzat jotzen diren gauza asko, gauza xinpleenetatik hasita: ura zergatik erabiltzen dugun horrela, zergatik horrelako etxeak onartu ditugun, zergatik hiria den jende gehienaren irrika gaia, zergatik abiadura. Gauzen ugaritasun horrek toki onera eramango ote gaituen, duda hori planteatu nahi izan dut. 

Alternatibarik ikusten diozu garapen modu horri? Liburuak ez du, argiki bederen, planteamendurik egiten.    

Alternatibari ez diot eskaini, adibidez, atal konkretu bat, baina zantzu asko badira. Esango nuke, ugaritasunaren aurrean gauza gutxiago edukitzea izan daitekeela bidea. Ugaritasun materiala izan gabe gure helburua, soiltasuna bilatzea, luxurik eza, pobrezia xinplea. Ez dakit alternatiba sozial gisa planteatzerik dagoen. Ikusiko balitz saiakerarik munduan edo soiltasunean oinarritzen den sistemarik, baina estatuak eta industriak, biak elkartzen direnean konplexutasunera eta pobreziaren arbuiora egiten dute. Esperantza ez izateko motiboak badira. Beraz, alternatibarik eskaini ez, baina hari solte batzuk uzten ditut, pentsagai batzuk, hartu nahi dituenarentzat.  

Madrilen jaio, Pablo, ja koxkortuta egin zenuen honakoa eta euskalduntzea. Nolakoa izan zen prozesua? Imajinatzen dut gazteleraz ere idatziko zenuela. Nola egiten da batetik besterako saltoa? 

Egia esan, modu oso naturalean gertatu zen, bizitzak berak eramanda. Ez nintzen klaseetara joan, egunerokoan, lagunei esker ikasi dut euskara. Klaseetara joanda bakarrik ez da ikasten, inguruan jendea behar da. Gero nolabaiteko kontzientzia ere hartu nuen: Euskal Herrian gaude, beraz euskara ikasiko dugu, baina hori igual geroko gauza da. Literaturan, bestela, eten bat gertatu zen. Pentsa 16 urterekin etorri nintzela hona. Banituen ipuin batzuk, poesia batzuk, eta oraindik badauzkat karpeta batean. Eten bat gertatu zen, ez nuen ezertxo ere idatzi bizpahiru urtetan, eta berriz ekin nionean euskaraz izan zen, garai hartako nire euskaran, noski. Orain, aldiz, zailtasuna espainolez idaztean dut, ez naiz ondo espresatzen literaturarako. Zerbait idatzi edo nire testu bat itzultzeko, adibidez, zalantza asko. Beste eskema batean jarri naiz.  

Ahozkotasunetik gertu dagoen idazkera aipatu duzu lehentxeago. 

Kontzienteki saiatzen naiz herriaren euskara erabiltzen, baina zaila egiten zait. Elurretan hotsak idatzi nuenean, euskara hori erabiltzeko saioa egin nuen, nik Andoainen ezagututakoa. Baina orain ja esango nuke ez dagoela euskara bizi bat, gazteek ez dutela euskara bizia erabiltzen. Hurrengo liburua, Enpleguaren arbola, errusiar baten perspektibatik idatzi behar izan nuen, nik euskaratu banu bezala, zeren bide zuzena, herriaren euskaratik nire idazkerara, eten egin baita. 

Idazle izaterako orduan, garrantzitsua izango zen etxeko giroa. 

Ezer baino lehen, esan behar dut neure burua ez daukala idazletzat. Idazten duen tipo bat naiz, beste gauza batzuen artean: baratzean aritzen naiz, dirua ateratzeko beste lantxo batzuk egiten ditut eta idaztea ere gustatzen zait. Ez naiz idazleen elkartekoa, ez naiz idazle sentitzen, idazten dut, baina denbora-pasarako. Bizitza bera ere denbora-pasarako da. Ez dakit zergatik jendeak izan behar duen kazetari, kale-garbitzaile, arotz. Neure burua ez daukat gauza bakartzat, ofizio batekotzat. Aditzak erabiliko nituzke eta ez izen edo adjektiboak. Idazlea ez: idatzi egiten dut eta baratzean jarduten dut eta beste hamaika gauza.  

Ados, baina idazten duen pertsona gisa, behar besteko errekonozimendurik nabaritzen al duzu? Arduratzen zaitu horrek?  

Egia esan, gutxi. Are, nahiago izaten dut askotan idazle gisa ez agertzea. Gustatzen zait liburuez hitz egitea, zerbait gehiago gehitzea, kritika edo eztabaida sortzea liburuen inguruan. Idazle bezala egia da saihestu izan dudala elkarrizketa pertsonalagoak egitea. Ez baldin bada liburu baten inguruan ez zait askorik interesatzen. Batzuek esaten didate gehiago promozionatu beharra dagoela. Tira. Gainera, nik uste kritikak ongi tratatzen nauela, nire lana ondo hartzen duen jendea badagoela, baina nahiko markatuta ere banago. Batzuentzat ez naiz ofizialetakoa eta foro batzuetan guztiz normaltzat hartzen dut ez agertzea.  

Irakurri nizun bolada batez utziko ote zenion idazteari. 

Liburu honekin nahiko hustuta geratu nintzen, hainbeste gauza esan nahi izan nuen eta esan ditut, hainbeste esperientzia eta lan… esan nuen bolada batean ez nuela idatziko, hain zuzen ere, baratzera dedikatuko nintzela. Eta ez naiz konplitzen ari pentsatzen nuen neurrian, ez baratzera dedikatzea, eta literatura ere ez dut utzi pentsatzen nuen neurrian. Saiatzen naiz biak eramaten. Proiektuak badauzkat. Idazteari ez diot utziko, momentuz ez behintzat.

PABLO SASTRE, ELKARRIZKETA

Urria 12, 2007 | Egilea: taperwarekolektiboa

Bihar, 07/10/13, Mugalarin.

Gauzen presentzia Pablo Sastreren azken liburu argitaratua da, Pablo Sastreren lehen saiakera lana. Eguneroko gauza arruntez, progresoaz, gaurko gizarteaz jardun du bertan, soil eta sotil, batere akademiko, ohi duen eran eta tamainan.

Idazlearen literatur ibilbidea gutxi-asko jarraitzen duenak esperoko zuen aurten lan berriren bat, azkenaldian ia urtero kaleratzen baitu zer edo zer. Irakurlea harrituko zuen, akaso, saiakera bat argitaratzeak. 25 bat urte fikzioaren mugetan eta, orain, lehen saio lana, zer eta egun indarrean den progreso itsua zalantzan jartzen duen saio interesgarria.

Quim Monzó inaugura la Fira de Frankfurt amb un conte reivindicatiu

Urria 11, 2007 | Egilea: taperwarekolektiboa


Senyores i senyors,                               

com que de discursos no n’he fet mai (i no sé si en sabria) els explicaré un conte. El conte va d’un escriptor que sempre parla molt de pressa i que per aquest motiu sovint s’entrebanca. Doncs a aquest escriptor, un dia —l’any que la cultura catalana n’és la convidada— li proposen de fer el discurs inicial de la Fira del Llibre de Frankfurt. Abans d’acceptar l’encàrrec, l’escriptor en qüestió —català i, per tant, gat escaldat— dubta. Pensa: “I ara ¿què faig? ¿Accepto la invitació? ¿No l’accepto? ¿La declino amb alguna excusa amable? Si l’accepto, ¿què en pensarà la gent? Si no l’accepto, ¿què en pensarà també la gent?”. No sé com van les coses a d’altres països, però els asseguro que al meu la gent té tendència a pensar moltes coses, i a treure moltes conclusions. Si un dia expliques que, quan vas a cal sastre, l’home, mentre et pren les mides, pregunta: “¿Cap a quina banda carrega vostè?”, i tu contestes que carregues cap a la dreta (o que carregues cap a l’esquerra), la gent treu conclusions. Si vas a la fruiteria i demanes pomes treu conclusions. Si demanes taronges també en treu.

Si voleu seguir llegint feu clic:

 http://web.lavanguardia.es/lavanguardia/docs/20071009/fdiscursmonzo.doc

NOBELA NORENTZAT?

Urria 10, 2007 | Egilea: taperwarekolektiboa

Bihar, aurtengo Literatura Nobel sariduna nor den argituko dute.

Norentzat izango ote?

CLAUDIO MAGRIS?

PHILIP ROTH?

AMOS OZ?

ISMAIL KADARÉ?

VARGAS LLOSA? BENEDETTI? PERI ROSSI?

ATXAGA bera?

Egin apustu, dohainik da-eta.

GAURKO DATA

Urria 6, 2007 | Egilea: taperwarekolektiboa

 

Gaurko data, harritzen gaituen unea,
dena egiteko dagoela
iragartzen duen predikaria.

Momentu horretatik aurrera, oztopo euri
edo oldea. Begira,
argitzen ari du! Ikusten duzu?, ezarritako
unibertsoak ez, hori ez, jendea.
Berraurkitzen den bizitza, urruntzen den bizitza,
nire eskola eraitsiko
analfabeto, epaile, doktore, fraideak.

Beraz, egin ez, berregin.
Eta berregin ere ez, lehen aldiz egin. Beste mundu bat behar da,
beste zirkunferentzia bat, duintasun ezaren
eraztun gorena. Berau daramana
ez da hiltzen: hilko da,
eta ez du amaituko agindutako lana.

Oraindik faltako da
lorategi eta igarkizunak gehitzea.
Orratz egile oro.

Màrius Sampere, poema argitaragabea.

Santa Coloma de Gramenet, atzo.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5