OTAMENDI

foto de galagarro en 13/12/07

Jose Luis Otamendi, larunbat honetan Mugalarin.

Durangon arrantzatutakoak. Kanpoan beti info interesgarria:

Bartlebyak aipatu ditugu, baina fenomeno berria bizi dugu egun, idazle-produktuena: lehen liburua kaleratu eta jainko bilakatzen diren horiena. 

Ohikotzat jo izan ditugun literatura bideetatik kanpoko osagai batzuk agertzen ari direlako izan daiteke hori, hedabideen presentzia eta bestelako interes batzuk joka dezakete horretan. Ezagutu izan dugun erritmo normaletik kanpoko fenomeno gutxi batzuk dira eta ez dakit zenbateraino merkatuaren presioak ez ote duen agintzen. Guk ere nahi dugu zerbait izan munduaren aurrean eta askotan iruditzen zait mimetizatzen ditugula besteren alderdirik kamutsenak. Ez gara konformatzen geure txikian dagozkigun bideak topatzen eta askotan handiagoen ajeek jotzen gaituzte eta nahiko patetiko ere geratzen gara batzuetan. 

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5